miércoles, 12 de septiembre de 2012

Arteaz entzun (LH)


Arteaz entzun? Bai, arteaz entzun. Seguruenik pentsatuko duzuela irakaslea erotu dela edo oporretan euskara guztia ahaztu egin zaigula. Baino ez, hauxe da aurten gure ospakizun guztietarako eta gogoetetarako proposatzen dugu leloa.
Ohituak gaude egunean zehar milaka alditan “arretaz entzun”, “erne egon”, “niri begira”, “belarriak ireki”…. entzutera. Baino benetan konturatzen gara esaldi horren garrantziaz? Ba al dakigu benetan ondo entzuten? Ondo entzutea ez da bakarrik norbaitek esaten duena entzutea soilik; belarrietatik sartzen zaigun hori, gure burmuinera iritsi behar da eta ondo ulertu.
Gainera, onartu behar dugu gure bizia zarataz gainezka dagoela: klaseetan irakasle-ikasleen ahotsak, lagunen txutxu-mutxuak, etxean telebista eta musika, kalean kotxeen hotsak eta beti dagoen zurrunbiloa. Eta horrexegatik, batzuetan oso zaila egiten zaigu mezu garrantzitsuak jasotzea. Horretarako, ikasturtea ondo-ondo hasteko, lan txiki bat eskatzen dizuegu. Goazen denen artean isiltasun pixka bat lortzera eta lasaitasun horretan, ea gai garen gure bihotzaren taupadak entzutera.
Orain hasiko dugu ikasturtea zoragarria izango da, eta horrexegatik aurreko urtean izan genituen akats txikiak zuzentzeko prest egongo gara. Beraz, isiltasun horretan entzun dezagun gure bihotzak zer esaten duen. Berak esango digu aurten zer den hobetu nahi duguna.
Bukatzeko, ikasturte berri polit honetara ongietorria ematea besterik ez zaigu falta. Ea poliki-poliki ondo entzutearen arteaz disfrutatzen dugun. 






No hay comentarios:

Publicar un comentario