domingo, 18 de noviembre de 2012

Solidaritatea artea bihurtuz


Solidaritatea artea bihurtuz

Aurtengo leloa behin eta berriro errepikatu dizuegu eta dagoeneko uste dugu ondo dakizuela: Arteaz entzun. Eta Maria Haurraren astean hau modu sakonago batean lantzea gustatuko litzaiguke. Horregatik ospakizun honetan bi gauza interesgarri nahastea eta elkartzea gustatuko litzaiguke; artea eta solidaritatea alegia.
Eskolan etengabe gaude eskulanak egiten eta arteari leku polit bat emanez, baino askotan ahazten zaigu artearen bitartez ideiak transmititu ditzakegula. Horregatik aste honetan zehar hainbestetan entzun dugu solidaritatea jorratuko dugu.
Gogoratzen al duzue zein den Bolivian laguntzen ari dugun proiektuaren izena? Eta zer da eraikitzen gaudena? Bai!! Oso ondo, Mikhuy proiektua da!! Eta oso ondo gogoratuko zenuten bezala, Colquechaca herrian jangela bat eraikitzen ari gara, bertako biztanleek behintzat egunean otordu bat izan ahal izateko aukera emateko. Bertako lagunak laguntzen jarraitu behar dugu, beraien beharrak oso handiak baitira.
Bestalde, dakizuen bezala bai Mariak eta baita Santa Juanak ere, gure ingurukoekin eskuzabalak izaten erakutsi ziguten. Beraz, aste honetan Mariaren ontasuna gogoratzen ari dugunez, inoiz baino solidarioagoak izatera gonbidatzen zaituztegu. Horregatik, Mikhuy proiektua ahaztu gabe, Irun eta inguruko herrietako biztanle behartsuak ere lagunduko ditugu. Lehengo urtean egin genuen bezala, elikadura bilketa bat egingo dugu Caritas-era bidaltzeko.
Beraz, prest al gaude benetan solidaritatea edo elkarbanatzea artean bihurtzeko?

Izan gaitezen eskuzabalak Maria Haurrak erakutsi zigun moduan!!!

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario