sábado, 25 de mayo de 2013




ARTEaz entzun: HASTEN DENA BUKATU EGITEN DA
Escucha con ARTE: LO QUE SE EMPIEZA SE TERMINA

Gure eguneroko zereginetan lelo polita da hauxe: “HASTEN DENA BUKATU EGITEN DA”. Ikasturtea amaitzeko hilabete bat gelditzen denean geure buruari galde diezaiogun: Nola bukatu nahi dut ikasturtea? Ikasturteko azkeneko aste hauek, nola bizi nahi ditut?

Cuántas veces nos ocurre que al empezar el trabajo lo hacemos con mucha ilusión, pero luego nos cansamos. Es verdad, sobre todo cuando hacemos algo largo y cuesta mucho tiempo hacerlo. Podemos imaginar por un momento, que todo el mundo dejara sus trabajos sin terminar. Los grandes inventos y descubrimientos no se hubieran hecho. Quizás nosotros no seamos inventores, pero todos colaboramos en la sociedad. Zu ere gizartearen parte zara eta zure lana inportantea da. Zein da orain egin behar duzun lana? Zein dira zure zereginak?

Badago jende asko guretzako “eredua” dena. Gure gurasoek etxeko gauzak egiten dituztenean adibidez; gauzak ondo egitearen “eredu” dira. Zenbait pertsonek gauzak ondo egitearen “eredu” dira. Bere bizitza guztian egin behar duten on guztia egiten dutelako. Garrantzitsua da hasten dena ondo bukatzea.

            Seguramente, algunas veces nos hemos sentido satisfechos por algún trabajo que ha sido difícil y largo de realizar, pero al final lo hemos conseguido, y nuestra satisfacción ha sido muy grande, más que si hubiera sido un trabajo sencillo. Quizás lo que nos cuesta hacer es lo que más vale.

            Hau dela eta, ikasturtea bukatzeko hilabetea falta denean:
ARTEaz entzun: HASTEN DENA BUKATU EGITEN DA
Escucha con ARTE: LO QUE SE EMPIEZA SE TERMINA

martes, 14 de mayo de 2013

Lestonnac-eko Santa Juana


Noren astea ospatzen ari gara? Bai, seguru asmatu duzuela; ez zen galdera zaila. Baino jakingo al zenuten ondorengo galdera erantzuten: Nor zen Santa Juana?


Seguru denek dakizuela duela urte asko jaio zen emakume bat zela, bere aitak kristautasunean hezi zuela eta  bere amarekin gauza asko ikasi zituela. Oso gazte ezkondu zen eta seme-alaba asko izan zituela. Baino bere senarra hil zenean, galdurik aurkitu zen eta ez zekien zein bide jarraitu. Horregatik egun batean moja izatea erabaki zuen. Baino lehenengo saiakera oso gogorra izan zen oso gaixorik jarri zelako. Baino bere nahiarekin aurrera egiteko asmoz, komentu hori utzi eta bere taldea osatzen hasi zen.

Bordelen izurritea iritsi zenean, oso ausarta izan zen eta jende asko lagundu zuen. Horregatik oso fama ona lortu zuen hiritarren artean. Gauzak hobetu zirenean, konturatu zen bere betiko ametsa egi bihurtzeko unea iritsi zela, hau da, neskentzat eskola bat sortzea. Lan handia eta gogorra egin ondoren, bere eskola irekitzeko aukera izan zuen emakume talde baten laguntzaz. Poliki-poliki beraien arrakastari buruz hitz egiten zen, eta gero eta ikasle gehiago zituzten. Horregatik eskola batekin nahikoa ez zutenez, inguruko herrietan beste batzuk ireki zituzten.

Eta urte askotan zehar Santa Juanaren ametsa mundu osoan zehar zabaltzen Joan da. Bazenekiten Mariako Lagundia Japon, Filipinas, AEB, Colombia eta Egipto bezalako herrietan eskolak direla? Beraz aste honetan herrialde askotan gure fundatzailearen egun ospatzen ari dute gure antzera.

Ez dezagun ahaztu nor den Mariaren lagundia sortu zuen emakumea. Bera izan bai daitekelako gure eredua. Emakume ausarta, langilea eta fededuna. Beti bere ametsen alde borroka egin zuen. Beraz zuek ere ez ezazue inoiz etsi.



Izan zoriontsu, egin zoriontsu



Zer da zuretzat zoriontsu izatea? Zer behar duzu zoriontsu izateko? Seguruenik burura etorriko zaizkizuen lehenengo gauzak telebista, ordenagailua, dirua, litxarkeriak… izango dira. Baino hausnartu berriro!! Imajinatzen duzue mundu honetan gauza guzti horiek edukitzea baina bakarrik egotea? Edo beti eguraldi txarra egitea? Edo musika ez existitzea?  Beraz, zer da benetan zoriontsu eta alai egiten zaituena? Bakoitzak pentsa dezala zer den benetan gustatzen zaiona. Goazen entzutera ere gure gelakideek esango dutena entzutera. Seguru gauza asko errepikatzen direla, baino agian gauza harrigarriak suertatuko dira. (ikasle bakoitzak zoriontsu egiten diona esango du).
Santa Juanaren ametsa ikasterik ez zuten neskak alaitzea izan zen. Horretarako lan izugarria egin zuen; baino bere ametsa errealitate egin zen. Eta hemen gaude gu El Pilar eskolan ikasteko eta gozatzeko asmoz. Guretzat ez da bakarrik garrantzitsu irakastea, baizik eta pertsonak formatzea eta hezkuntzaz gozatzea. Ezinbestekoa da eskolara alai eta konten etortzea. Hemen daude gure lagunak, lankideak, ikasteko aukerak, liburuak, patio garaia, irakasleak… Eta konturatzen bazarete, eguneko ordu gehienak hemen pasatzen ditugu; beraz, zergatik haserretu edo humore txarrez egon? Goazen ba ondo pasatzera!!
Baino ikusiko zenuten aurtengo leloak bi zati dauzka: lehenengoak “izan zoriontsu” diona. Eta honi buruz hitz egin dugu. Baino bigarrenak “egin zoriontsu” dio. Nola egin dezaket nik nire ingurukoak zoriontsu izatea? Eta ez da bakarrik gure ondoan esertzen direnak. Gogoratu Boliviako Colquechaca herrian badauzkagula beste lagun batzuk gure laguntza behar dutenak. Beraz, ez dezagun ahaztu gu zoriontsuak izateaz gain, besteak ere alaitu ditzakegula. 

Izan zoriontsu, egin zoriontsu!!!

lunes, 13 de mayo de 2013

Todo es de todos

Gurea den Mikhuy proiektuarekin gogoratzeko....hemen daukazue todo es de todos abestia Colquechacako argazkiekin!!



domingo, 5 de mayo de 2013

BERDINAK ETA HALA ERE DESBERDINAK




BERDINAK ETA HALA ERE DESBERDINAK, HORI DA ARTEA!!!

Inoiz entzungo zenuke GUZTIOK BERDINAK garela. Hori esaten dugunean, zer etortzen zaizu burura? zertan gara berdinak? Egia da guztiok eskubide eta betebehar berdinak ditugula, baina munduari begiradatxo bat botatzen badiozu, egia al da guztiok eskubide berdinak ditugula? Zein egoeratan ez gara berdinak? Eta zein egoeratan gara desberdinak?

·         Ikasteko aukera izateak berdinak egiten gaitu. Aukera hori aprobetxatzen duzu?
·         Egunean hirutan jateko aukera denon eskubide bat izan beharko luke. Baino hori egia da? Zergatik?
·         Dauzkagun gauza guztiekin, nolakoa zara zu? Dauzkan gauzengatik eskerrak ematen dituzten horietakoa? Ala beti ez daukagunarengatik protestatzen duten horietako bat?

Goazen orain pixka bat pentsatzera dauzkagun gauza eta aukera guztietan (eskola, etxea, kotxeak, ordenagailuak, eskolako materiala, eskolaz kanpoko jarduerak….). Uste duzu mundu guztiko haur guztiek zure aukera berdinak dituztela? Zer egin genezake egoera hori aldatzeko?

Guztiok eskubideak ditugu, baina betebeharrak ere bai:

·         Besteak errespetatu behar ditugu.
·         Gauzak ondo zaindu behar ditugu (guriak izan ala ez).
·         Eskolan egindako lana aurrera atera behar dugu.
·         Etxean lagundu behar dugu, naiz eta gauza txikiak izan.

Eta eskolari dagokionez:

·         Zure gelakideak errespetatzen dituzu? Denak berdin tratatzen dituzu? Zergatik?
·         Materiala eskolarra zaintzen al duzu? Besteen materiala zaintzen al duzu?
·         Hurbiltzen zara arazoak dituen lagunengana?

domingo, 28 de abril de 2013

Belarriak ireki: arretaz entzun!!




BELARRIAK IREKI: arretaz ENTZUN!!!!
Norbaitekin hitz egiten zaudela imajina ezazu eta besteak belarriak estaltzen dituela. Nola sentituko zinateke? Hitz egiten jarraituko zenuke? Batzuetan ez da beharrezkoa belarriak estaltzea, kasurik ez egitearekin nahikoa da eta. Nola sentitzen zara zerbait garrantzitsua kontatzen ari zarenean eta norbaitek kasu egiten ez badizu?


Guztioi gustatzen zaigu guri entzutea, baino guk besteak entzuten ditugu? Batzuetan norbaitek kontatzen diguna ez zaigu oso interesgarria iruditzen, baino ahalegin txiki bat egin behar dugu, pertsona horrentzat garrantzitsua izan daiteke eta. Zergatik uste duzue hainbeste kostatzen zaigula besteei entzutea? Badago erdaraz esaera bat oso esanguratsua dena: no hay peor sordo que el que no quiere escuchar. Zer esan nahi du esaera honek? Ados al zaudete?


Zenbait gauza entzutea ez dugu gogoko eta holakoetan belarriak estali nahi genuke ahaztu ahal izateko lehen bai lehen. Noiz ixten dituzu zuk belarriak? Belarriak estaltzen ditugunean ez dugu elkarrizketa sortzen eta elkarrizketa inportantea da gure eguneroko bizitzan; inguruan ditugun gizon-emakumeekin harremanetan jartzeko.


Gogoeta egiteko:
  • Noiz “estaltzen” dituzu zure belarriak?
  • Zer egin dezakegu besteak hobeto entzuteko?
  • Zer egin behar dugu elkarrizketa bat ondo burutu ahal izateko?

domingo, 21 de abril de 2013

NEKERIK GABE HOBETZERIK EZ!!!









                                     
NEKERIK GABE HOBETZERIK EZ!!!

         Abenturazko pelikula bateko aktorea zarela imagina ezazu. Lan GOGOR bat ematen dizute. Zer egingo zenuke? Ezin duzula egin esango zenuke? Edo lan horretarako prestatuko zinateke?

         Munduko mendirik garaienera igotzeak esfortzu izugarria suposatzen du, eta ezin gara edozein modutan saiatu. Horretarako sakonki prestatu eta entrenatu  behar gara. Hala ere, inoiz saiatzen ez bagara, ez dugu inoiz lortuko. Zein izango da eman beharreko lehenengo pausua? Eta eskolan arrakasta izateko, Zer egin behar duzu?

         Lan GOGOR bat egiteko tresna egokiak izan behar ditugu, ondo hornituta egon behar dugu. Zein tresna edo hornidura behar dituzu eskolan ondo aritzeko?

  • Agenda eguneratuta daramagunean, ondo horniturik gaude.
  • Etxeko lanak egiten ditugunean, ondo horniturik gaude.
  • Behar dugun materiala zaintzen dugunean ondo hornituta gaude.
  • Zalantzak galdetzen ditugunean ondo hornituta gaude.
  • Klaseko lagunekin batera serio aritzen garenean ondo hornituta gaude.
  • Arauak betetzen ditugunean ondo hornituta gaude.

Gogoratu: Ondo lan egitea arte bat da!!! Eta zu gai zara hori egiteko!!

lunes, 15 de abril de 2013


Ondo komunikatzeko ARTISTA izan!!!

Nola definituko zenuke era garbi batean “elkarrizketa” hitza? Bi pertsonek iritzi kontrajarriak dituztenean, elkarrizketa lagun diezaieke, ezta? Horrela ikuspegiak elkar trukatu egin ditzakete eta adostasun batera irits dezakete. Zure eguneroko bizitzan elkarrizketaren bidez konpondu dezakezun alderdiren bat edo beste gogora ekar ezazu. Elkarrizketak bizitzako zenbait arazo argibidetzen ditu.

Zer egiten duzu entzun nahi ez duzunean? Belarriak estali? Hitz egiten ari diren bi persona bizkarrez aritzen badira, elkar ondo ulertuko dute? Batzutan bizkarra ematen diegu besteei, baina ez fisikoki, jarreraz baizik. Zer gertatzen da orduan? Zergatik diogu elkarrizketa bultzatzea inportantea dela?

Joku bat egiteko, zenbait arau jarraitu behar ditugu. Gelan egoteko ere, zenbait arau jarraitu behar ditugu. Elkarrizketa batean aritzeko, zenbait arau jarraitu behar al dira? Elkarrizketa egiteko, hizkuntza bera hitz egitea, nahikoa al da? Elkarrizketa egiteko zein gauza zaindu behar dira? Hitzik gabe, elkarrizketatu daiteke?

Gogoeta egin:
·         Elkarrizketaren bidez, elkar ulertzen dugu.
·         Elkarrizketak aberastu egiten gaitu.
·         Elkarrizketatzea bizitza errazten du.
·         Elkarrizketaren alde, egingo al zenuke?

domingo, 7 de abril de 2013

Pertsona ona izatearen ARTEAZ entzun



Pertsona ona izatearen ARTEAZ entzun



         Denborak hegan egin eta gero hementxe gaude ikasturte honetako azkeneko hiruhilabetean. Badirudi atzo izan zela ikasturte honi heldu geniola. Aldaketa ugari egon dira eta lan handia egin dugu. Oso konten gaude zuekin. Ikasturtea luzea izan da, eta batzuentzat gora-beherekin. Baino oraindik gauza batzuk aldatzeko aukera izango dugu hurrengo hiru hilabete hauetan.
          Hemen hasiera ematen diogu gure azken txanpari, horregatik azkeneko ahalegin txiki bat egin behar dugu. Pilak kargatzeko eta denbora libreaz disfrutatzeko aukera izan dugu Aste Santuko oporretan. Eta orain, ikasturteari jarraipena emateko, hausnarketa txiki bat egin dezagun urte honetan zehar ikasitakoaz goizeko gogoetekin. Baino badago modu on bat hori laburtzeko: pertsona onak izan eta Jesusen pausuak jarraitu.
          Horregatik lehenengo aste honetan proposatzen dizuegun mezua hauxe da “pertsona ona izatearen arteaz entzutea”. Uste dugu esaldi honek gainontzeko guztiak laburtzen dituela. Orain da momentua gainontzeko pertsonei erakusteko zer den ikasi duguna. Gogoratu dezagun, pertsona ona izatea arte bat dela; eta artista guztiak bezala, arrakasta izateko, lan asko egin beharko dugu.

         Ongietorriak eskolara berriro ere!! Eta goazen martxan jartzera!!

domingo, 17 de marzo de 2013

ASTE SANTUAN, atsedena ARTEZ hartu



ASTE SANTUAN, atsedena ARTEZ hartu!!!

 Aste honetan oporrak hartuko ditugu, baina… une batez imagina ezazu jai egun guztiak desagertzen direla, baita asteburuak ere. Zein gauza ezin genituzkeen egin? Bizitzeko lana egiten duen pertsona baten bizitza, nolakoa izango litzateke? Eta lanerako bizi duen pertsonaren bizitza? Bai… Lana egitea inportantea da, baita atsedena hartzea ere. Zergatik da garrantzitsua “atsedena”?

Datorren bi asteetan familiarekin ordu gehiago emango dituzu eta familia giroan gauza asko egin behar dira: erosketak egin, otorduak prestatu, etxea txukundu… Etxeko zein lanetan parte hartzen duzu? Zer egin zenezake etxeko lanetan parte hartzeko?

Honetatik aparte, zer ospatuko dugu egun oporretako egun hauetan? Zer gogoratzen dugu Aste Santuan? Jesusen heriotza eta biztuera. Toki askotan “prozesioak” egiten dira Jesusen azkeneko momentuak gogoratuz, baita Jesusen biztuera gogoratuz ere. Nola ospatuko zenituzke zuk egun hauek? Familia giroan etxekoekin egonez, lagunekin dibertitzeko jolasak eginez, irakurketari eskolako laneei tartetxo bat emanez, etxeko zereginetan lagunduz… Zer gehiago bururatzen zaizu?

ASTE SANTUAN, atsedena ARTEZ hartu!!!


lunes, 11 de marzo de 2013

Lagun ona izatearen ARTEAZ entzun


Lagun ona izatearen ARTEAZ  entzun

        
         Dagoeneko ez zaigu ezer falta hiruhilekoa bukatzeko. Gehienok nekatuak gaude eta oporrak hartzeko gogoz. Baino oraindik, zertxobait falta zaigu. Atzera begiratzen badugu eta goizetan landutako balore eta gogoeta guztiak kontuan hartuz, konturatuko gara garrantzitsuena pertsonak garela. Gu ez gaude inoiz bakarrik eta beti gure langunez inguraturik gaude.

         Honenbestez, oso garrantzitsua da gure lagun guztiak kontuan izatea. Beti esaten dugu ez dugula inor bakarrik uzten, baino errealitatea bestelakoa da. Gainera badakigu arazoak ditugunean gure lagunekin kontatzea gustatzen zaigula beraien laguntza jasotzeko. Horregatik diogu lagunak eta pertsonak zaintzea ezinbestekoa dela.

         Horrexegatik gomendio txiki bat ematen dizuegu: aprobetxatu bi aste hauek zuen lagun guztiez gozatzeko. Gero bi astetan zehar ez ditugulako hainbeste ikusiko, horregatik, ez du pena merezi haserretzeak eta arazoetan sartzeak. Goazen denak elkarrekin jolastera eta ondo pasatzera. Utzi haserreak, ezinegonak eta arazoak alde batera….eta zure lagunez disfrutatu!

         Gogoratu ere barkatzen jakin behar dugula eta besteen akatsei ez diegula jaramonik egin beharrik. Eta norbait bakarrik ikusten baduzue hurbildu zaitezte eta galdetu ea zer gertatzen zaion, seguru zure laguntza eta interesa eskertuko duela.


Beraz, zure lagunez disfrutatu!!!