domingo, 17 de marzo de 2013

ASTE SANTUAN, atsedena ARTEZ hartu



ASTE SANTUAN, atsedena ARTEZ hartu!!!

 Aste honetan oporrak hartuko ditugu, baina… une batez imagina ezazu jai egun guztiak desagertzen direla, baita asteburuak ere. Zein gauza ezin genituzkeen egin? Bizitzeko lana egiten duen pertsona baten bizitza, nolakoa izango litzateke? Eta lanerako bizi duen pertsonaren bizitza? Bai… Lana egitea inportantea da, baita atsedena hartzea ere. Zergatik da garrantzitsua “atsedena”?

Datorren bi asteetan familiarekin ordu gehiago emango dituzu eta familia giroan gauza asko egin behar dira: erosketak egin, otorduak prestatu, etxea txukundu… Etxeko zein lanetan parte hartzen duzu? Zer egin zenezake etxeko lanetan parte hartzeko?

Honetatik aparte, zer ospatuko dugu egun oporretako egun hauetan? Zer gogoratzen dugu Aste Santuan? Jesusen heriotza eta biztuera. Toki askotan “prozesioak” egiten dira Jesusen azkeneko momentuak gogoratuz, baita Jesusen biztuera gogoratuz ere. Nola ospatuko zenituzke zuk egun hauek? Familia giroan etxekoekin egonez, lagunekin dibertitzeko jolasak eginez, irakurketari eskolako laneei tartetxo bat emanez, etxeko zereginetan lagunduz… Zer gehiago bururatzen zaizu?

ASTE SANTUAN, atsedena ARTEZ hartu!!!


lunes, 11 de marzo de 2013

Lagun ona izatearen ARTEAZ entzun


Lagun ona izatearen ARTEAZ  entzun

        
         Dagoeneko ez zaigu ezer falta hiruhilekoa bukatzeko. Gehienok nekatuak gaude eta oporrak hartzeko gogoz. Baino oraindik, zertxobait falta zaigu. Atzera begiratzen badugu eta goizetan landutako balore eta gogoeta guztiak kontuan hartuz, konturatuko gara garrantzitsuena pertsonak garela. Gu ez gaude inoiz bakarrik eta beti gure langunez inguraturik gaude.

         Honenbestez, oso garrantzitsua da gure lagun guztiak kontuan izatea. Beti esaten dugu ez dugula inor bakarrik uzten, baino errealitatea bestelakoa da. Gainera badakigu arazoak ditugunean gure lagunekin kontatzea gustatzen zaigula beraien laguntza jasotzeko. Horregatik diogu lagunak eta pertsonak zaintzea ezinbestekoa dela.

         Horrexegatik gomendio txiki bat ematen dizuegu: aprobetxatu bi aste hauek zuen lagun guztiez gozatzeko. Gero bi astetan zehar ez ditugulako hainbeste ikusiko, horregatik, ez du pena merezi haserretzeak eta arazoetan sartzeak. Goazen denak elkarrekin jolastera eta ondo pasatzera. Utzi haserreak, ezinegonak eta arazoak alde batera….eta zure lagunez disfrutatu!

         Gogoratu ere barkatzen jakin behar dugula eta besteen akatsei ez diegula jaramonik egin beharrik. Eta norbait bakarrik ikusten baduzue hurbildu zaitezte eta galdetu ea zer gertatzen zaion, seguru zure laguntza eta interesa eskertuko duela.


Beraz, zure lagunez disfrutatu!!!



domingo, 3 de marzo de 2013

Benetakoa izatearen ARTEAZ entzun


Benetakoa izatearen ARTEAZ  entzun

Kameleoiak apoari esan zion:

-          “Norberak bere arrazoiak ditu bizitzeko. Ni etengabe ari naiz koloreak aldatzen inork harrapa ez nazan. Zuk ez zara inoiz aldatzen…”.

Apoak erantzun zion kameleoiari:

-          Uste dut bide zuzenetik ez gaudela, ez zuk ezta nik ere. Inoiz ez aldatzeak ez dakar gauza onik eta zu bezala, etengabe aldatzen egoteak ere, ez dakartza ondorio onik ere ez”.

Ipuin labur hau aztertzen badugu, konturatuko gara kameleoiak ez duela oso ondo jokatzen. Etengabe aldatzen ari da, eta pertsona bakoitzarekin modu desberdin batez jokatzen du. Mila aurpegi dauzkala esan genezake. Aurpegira bakarrik gauza onak esaten ditu, baino gure bizkarretara kritikatzen gaitu. Ondo al dago hori?

Bestalde, ez dago oso ondo ere ez apoa bezala egitea. Bera ez da inoiz aldatzen, beti modu berdinean jokatzen du pertsona guztiekin. Egoera desberdinen aurrean beti berdin jokatzen du. Ez ditu pertsona ezberdinen sentimenduak eta izaerak kontuan hartzen. Apoaren jokabidea nolakoa iruditzen zaizu?

Horregatik, gu ez ditugu bi animali hauen eredua jarraitu behar. Egoera bakoitzaren aurrean modu jakin batez jokatu behar dugu. Baino inoiz ez gara faltsukerietan ibili behar, ez ditugu gure inguruko pertsonak kritikatuko beraien bizkarretara. Gauzak aurpegira esan behar dira, baino kontu handiarekin, zenbaitetan mina eman dezakegu eta.  

Lagunik onena egiazko laguna (lagun autentikoa) da, batzuetan esaten diguna mina ematen badigu ere. Zure helburuak pertsona gisa haztea eta lagunak izatea baldin badira, egiazko laguna izaten ausart zaitez, besteen aurrean faltsukeriaz jokatu gabe. Jesusek beti egia esaten zuen.

GOGOETARAKO GALDERAK

Zertan datza benetakoa izatea?
Eta zer da egiazko laguna izatea?
Zuk uste duzu egiazale (sincero) zarela?
Uste al duzu konfiantzakoa zarela eta zure lagunak zugan konfiatzen dute?