domingo, 28 de abril de 2013

Belarriak ireki: arretaz entzun!!




BELARRIAK IREKI: arretaz ENTZUN!!!!
Norbaitekin hitz egiten zaudela imajina ezazu eta besteak belarriak estaltzen dituela. Nola sentituko zinateke? Hitz egiten jarraituko zenuke? Batzuetan ez da beharrezkoa belarriak estaltzea, kasurik ez egitearekin nahikoa da eta. Nola sentitzen zara zerbait garrantzitsua kontatzen ari zarenean eta norbaitek kasu egiten ez badizu?


Guztioi gustatzen zaigu guri entzutea, baino guk besteak entzuten ditugu? Batzuetan norbaitek kontatzen diguna ez zaigu oso interesgarria iruditzen, baino ahalegin txiki bat egin behar dugu, pertsona horrentzat garrantzitsua izan daiteke eta. Zergatik uste duzue hainbeste kostatzen zaigula besteei entzutea? Badago erdaraz esaera bat oso esanguratsua dena: no hay peor sordo que el que no quiere escuchar. Zer esan nahi du esaera honek? Ados al zaudete?


Zenbait gauza entzutea ez dugu gogoko eta holakoetan belarriak estali nahi genuke ahaztu ahal izateko lehen bai lehen. Noiz ixten dituzu zuk belarriak? Belarriak estaltzen ditugunean ez dugu elkarrizketa sortzen eta elkarrizketa inportantea da gure eguneroko bizitzan; inguruan ditugun gizon-emakumeekin harremanetan jartzeko.


Gogoeta egiteko:
  • Noiz “estaltzen” dituzu zure belarriak?
  • Zer egin dezakegu besteak hobeto entzuteko?
  • Zer egin behar dugu elkarrizketa bat ondo burutu ahal izateko?

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada